SOLASALDIA: “Etzazu mundua jan”

solidarioak.jpgLelo horekin Catalunyan duela hiru urte hasitako ekimena abiatuko dute laster Mugarik Gabeko Albaitariak, EHNE eta Ekologistak Martxanek, herrialde aberastuek txirotuekiko duten zor ekologikoa aintzakotzatz hartzeko asmoz. Horretarako, Iñaki Barcenak azaldu digunez, bi izango dira ardatz nagusiak: alde batetik Euskal Herriko nekazal, abeltzantza eta arrantzako sektoreek bereganatu duten zor ekologikoaren inguruko ikerketa burutuko dute; bestetik, ortu ekologiko bat martxan jarriko da Lemoizko ikastolan, umeei begira. Aipatu ekimenaren antolatzaileen ustez benetan iraunkor, jasangarri eta mundu guztiarentzat duinak diren nekazal jarduerak bultzatzeko elikadura subirotasuna aldarrikatu eta lortu behar dugu. Datorren astean hasiko da lehen ekitaldia, Zinemaldi ekologikoa izenarekin Hego Euskal Herriko hainbat tokitan, Zor ekologikoa zer den sakontzeko.

Solasaldi hau dezkargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasbarzena080519.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN:Mahwash - Radio Kaboul

al. Mai 19 , 2008
Mahwash Afganistango kantari handiena izatearen ezagutza du. Maisu handien ikaslea izana, Radio kabul-eko emanaldiak zirela eta egin zen ezagun, 1970ean urte horretako artista saria eman zioten eta 77an ‘ustad’ edo maisu izendapena jaso zuen. Musika tradizio hau Indiatik joandako musikarien bidez garatu zen XIX. mendearen erdialdera eta bertako musika popularra […]

Honekin lotuak