‘Hazia erein’ leloa aukeratu du Emakumeak Zientzian egitasmoak aurtengo ediziorako. Mezu horrekin adierazi nahi dute, zientzian berdintasuna lortzeko bidean, ekintza txikienek ere aldaketa handiak ekar ditzakeela. Bilbon, Gasteizen eta Donostian izango dira ekintzak. Edurne Gaston Estanga Elhuyarreko kidea eta Emakumeak Zientzian ekimenaren koordinazio-taldeko kidea izan dugu gurekin. 35 euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 9. edizioa, 60 ekintza baino gehiagoko programa zabalarekin.
Deskargatu hemen.

