IBAIZABAL: Prest 81

deustu.jpgMaiatzari dagokion Deustualdeko Prest aldizkaria (81.a) izan du hizpide hilabetekari horren zuzendari Hektor Ortegak. Monografikoa, artikulu nagusia, Deustuibarrako Ur Artea taldeari eskaini diote, aisialdirako talde horrek 20. urteurrena bete berri baitu auzoko ume eta gaztetxoekin. Hilaren hasieran egindako Arangoitiko Euskal Jaia ere aipatu du, euskara sendotzen ari dela gaineratuz: bazkarian 250 lagun bildu ziren. Aste honetan “Bertan Bilbo”, 20. mendeko Bilbo eta euskara ikertzen duen liburua aurkeztuko dute eta egileetariko bati, Pedro Zuberogoitiari elkarrizketa egin diote. Horietaz gain Iñigo Aranbarri, manga saltzen duen denda, inkesta, Deustuko Ikastetxeko liburutegia, hirigintza planak edo Deustuko mugak izan ditu mintzagai Hektor Ortegak.

Elkarrizketra hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solashektor080528.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: AHT (berriro)

az. Mai 28 , 2008
Josu Larrinagaren ustez asko hitz egiten da AHTri buruz, baina erakunde publikoek ez dute horretaz eztabaidatu nahi, ezta informatu ere. Orain arte horri buruzko egindako ikerketek argi erakusten dute EAEko hiritar askok oso gutxi (edo ezer ez) dakitela, hiriburuetan batez ere. Informazioa zabaltzeko eta beharrezkoa den eztabaida bultzatzeko, hilaren hasieratik […]

Honekin lotuak