Udan Gazteolak martxan jarraituko du. Aurtengo eskaintza ez dela aurreko urteetako bera izango. Aurten, tamalez, eskainiko dituzten kanpusak 12 urtetik gorakoentzat izango dira, betiere jarraitu beharreko arauak eta neurriak hartuz, beraien segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Aurten EUSKARA ESKOLA egongo da, 12 urtetik1 5 urtera bitarteko gaztetxoentzat. Bertan euskara indartuko dute proiektu ezberdinen bidez, eta gehienbat mintzamena landuz. Baina, azken hiru hilabete honetan dena online izatean, ohartu gara, asko izan direla ikasleek izan dituzten dudak edo ondo landu ezin izan dituzten kontzeptuak, beraz, hori konpontzekoa asmoz, Gazteolak eskaintza berri bat dakar.. UDARAKO AKADEMIA. Kanpus honen helburua 12tik 15 urtera bitarteko ikasleek kurtsoan zehar izan dituzten duda edo kontzeptuak ondo ulertzea eta barneratzea da, era berean gramatika eta mintzamena ere landuz, kurtso honetako errefortzu gisa.
Datak: Uztailean, abuztuan eta iraileko lehen astean, eta iraileko aste hori izan ezik, Guztiak bi asteko kapusak izango dira.
Ordutegia: 4 ordukoak izango dira; 9.30etik 13.30era Aurten ez dugu bazkaririk eskainiko
Horrez gain, Bilbon ere egongo dira barnetegiak eta klase trinkoak.
Informazio gehiago Gazteolako webgunean
Deskargatu hemen.