Jokin Erkoreka, Irati Jimenez eta Mikel Ayllonek irabazi dute Blas de Otero, Miguel de Unamuno eta Garbriel Aresti literatur lehiaketako sari nagusiak

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno saiakera, Blas de Otero poesia eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sariak banatu ditu  Gonzalo Olabarri kultura zinegotziak eman ditu jakitera saiak,  Inoizko parte hartze handiena izan dela azpimarratu du. Blas de Otero poesia lehiaketan  sari nagusia Jokin Erkoreka Abiorentzat izan da “Banda” lanagatik. Euskaraz 25 lan aurkeztu dira, gaien aldetik poema bildumen artean askotariko gaiak izan dira. Jokin Erkoreka  Abioren lanaz epaimahaiak nabarmendu du ohi baino laburragoa baden, oso zehatza  dela, eta baita borobila poema luzeak eta laburrak tartekatuz. Hiria eta natura bildu ditu poema liburuan.

Miguel de Unamuno saiakerako lehiaketako XXI edizioan Irati Jimenez Uriartek jaso du sari nagusia, “Erabakiak eta esanahiak hautuak eta sinboloak. Idazketa kontzientea eta inkontzientea Harkaitz Canoren Neguko Zirkuan” saiakeragatik.

Lan honetan jakin minez aztertzen du Harkaitz Canoren Neguko Zirkua laneko ipuinak. Liburuak xehe xehe aztertzen du nola idazle bat jabetzen den bere lanbideaz.

Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sariei dagokionez, Mikel Ayllonek jaso du saria “ Emakume bala” kontakizunagatik. Ipuinaren planoen artean dagoen joko eta erlazio interesgarriagatik eman zaio saria.

Era berean bi accesit banatu ditu epaimahaiak, Lourdez Unzuetaren “Neskatoa ogi bila donaekoa” lanagatik eta Itziar Ugarte Irizarrentzat “Beraneantea ipuinagatik.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ekonomia eredu jasangaitzetik ibilbidea, kolapsoaren gaztigu #Erreportajea

ol. Aza 27 , 2020
Klima larrialditik harago, kolapsoa izenburupean, gure gizarteak bizi duen krisi sistemikoaren eta haren aurrean dauden alternatiben berri emateko, Bizkaian barrena ibilbidea egin dugu Ekologistak Martxan eta Gune Ekosozialista taldeek gonbidatuta. Toki esanguratsuetan geldialdiak eginez, toki bakoitzari lotutako gaiak jorratu dituzte, egungo sistemak dituen mugak eta ezintasunak azaltzeko. gaiak Energia, Mugikortasuna, […]

Honekin lotuak