SOLASALDIA: AHT (berriro)

aht5.jpgJosu Larrinagaren ustez asko hitz egiten da AHTri buruz, baina erakunde publikoek ez dute horretaz eztabaidatu nahi, ezta informatu ere. Orain arte horri buruzko egindako ikerketek argi erakusten dute EAEko hiritar askok oso gutxi (edo ezer ez) dakitela, hiriburuetan batez ere. Informazioa zabaltzeko eta beharrezkoa den eztabaida bultzatzeko, hilaren hasieratik martxan dabilen Gelditourrek Bizkaiko hainbat toki bizitatu zituen pasa den astean, eta datorren larunbatean, hilaren 31an bukatuko da Donostian egingo den manifestazioarekin. Josuk berriro aztertu ditu AHTren zenbait aspektu: aurrekontua, eragina naturan eta nekazaritzan, eta dantzan dabilen azken gaia: AHTk balio izango al du merkantziak garraiatzeko? Egun Europan ez du egiten, are gehiago, Bilbo Handian AHTez gain Hego Hego autobidea eta Hegoaldeko Trenbide Sahiesbidea ditugu mahai gainean garraioaren arazoak konpontzeko: eta 15-20 urte barru zer, autobide gehiago, tren gehiago, edo zer?

Solasaldi hau entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun:[https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solaslarrinaga080526.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #117: Esne beltza eta eeepc sukarra & #basquecamp egitaraua

az. Mai 28 , 2008
. Udako kantuak entzunez hasi gara, izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du. Xabi Solana izan dugu solaskide. Jarrain eeepc ttikiak hartu ditugu hizpide, luze aritu gara solasaldian. Tertulianoen antzera. Eta saioaren azken zatian ekainaren 7an Larrabetzun burutuko den # basquecamp ekitaldia hartu dugu […]

Honekin lotuak