SOINUGELA: Musika bidaia “The Rough Guides” gidaliburuen eskutik

afri.jpgOhikoa dugu Soinugelan bidaia musikalak egitea, baina aste honetan berariazko bidaia berezia egin dugu
munduko musiketan barrena, bidaia liburuak argitara ematen dituen “The Rough Guides” argitaletxearen eskutik. Argitaletxe honek musika eta bidaiak bildu ditu CD bilduma oparo batean, herrialde bakoitzeko informazio musikal zehatza emanez, bertako musika erakustearekin batera. Beraz, musika entzuteko eta “ikusteko” aukera izan dugu gaurko irratsaioan. Esan bezala, bilduma oparoa da “The Rough Guides” gidaliburuena, eta guk aniztasun horretatik honako bidaia musikalak egin ditugu: African Street Party, Brazilian Street Party, Mali (Habib Koité, bertako musika gitarraz joaz), Calypso Gold (Sir Lancelot
“Scandal in the Family”), Arabic Café (Les Musiciens du Nil Egiptoko ijitoen eskutik), Native America (R. Carlos Nakairen “Song for Morning Star” kantuarekin), Cuban Street Party (Teresa García Caturla “Llegó Teté”), Fiesta Latina (Ray Barretto “Todo se va a poder”), Scottish Folk (Eman Maccoll “Dirty Old Town”), Irish Folk (The Dannan “The Mist Covered Mountain”), Klezmer Revival (Klezmatics “Crepuscule”) eta Calcuta Chronicles (Indian Slide Guitar Odyssey). Saioaren bukaeran “The Rough Guides” utzi eta beste bidaia labur batean Afrikara jo dugu, “In The Name of Love Africa Celebrates” diskoaren bitartez, kontinente horretako zenbait musikarik U2 taldearen kantuak nola moldatu dituzten jakiteko asmoz.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080605.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Iratxe Larrea eskultorea

og. Eka 5 , 2008
18 urteetan edo agertu zitzaion Iratxeri bokazioa. Ordura arte margozten-eta asti gehiegirik eman gabekoa, zuzenbidea ikasteko ideia baztertu, eta Arte Ederretako karrerari eman zitzaion. Argi agertu zen laster beretzakoa eskuz lan egitea eta hiru dimentsiotan jardutea zela, eta eskulturara lerratu zen. Azken urteetan ohialak, materialeak eta jostuntza izan ditu lan-tresna, […]

Honekin lotuak