Film gehienek musika darabilte. Girotze moduan, erritmoa emateko, istorioan zeresana duelako, gutizia artistikoagatik, edo auskalo beste zenbat kausa misteriotsu eta inefablegatik. Beste batzuek musika, bidaide ez ezik, protagonista ere bilakatzen dute. Pertsonaiek abestu eta dantzatu egiten dute. Horietaz hitz egiten eman dugu saio osoa. Soinu banda bihurtzen da filmaren benetako gidoia. Musikal deritzogu talde heterogeneo honi, beste termino zehatzagoen faltan. Baina bada beste hirugarren pauso bat, musika eta zinemaren arteko uztarketari begira, eta bi adibide dakarzkizuegu, azken fusio fase hau ilustratzeko, The Who taldearen eskutik lehena, eta Pink Floydek egindakoa bigarrena.
Deskargatzeko Eremuz kanpo-ren azken saioa klikatu HEMEN.
Entzun: