IBAIZABAL: “Bertan Bilbo”

zuberos1.jpeg“Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia” liburuan Aitor eta Pedro Zuberogoitiak euskara eta Bilbo aztertu dituzte, Bilboko Udalak argitaratutako horretan. Bilbon azken hamarkadetan euskararen egoeraren inguruan ditugun iritzi batzuk bertan behera uzten dituzte Zuberogoitia anaiek. Ibilbidea 1894 urtean hasten da, Abando, Begoña, Deustu eta Azkue, Arana edo Unamuno aztertuz. Gero beste bederatzi atal agertzen dira pasa den mendeko azkenarekin bukatuz, eta bakoitzaren aurrean garraiobide baten irudi bat, euskara nola edo hala, martxan dabilela adierazteko. 347 orrialdeak “Azken berbak” izeneko atalarekin bukatzen dute.

Saio hau entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080714.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: UEU 2 (Baiona)

og. Uzt 17 , 2008
Lapurdiko hiriburuan UEUko ikastaro batzuk izan dira aurten, uztailaren 14tik 18ra arte. Bi ikastaroren berri ematen duten elkarrizketak aukeratu ditugu, Itziar Salegiri eta Txente Rekondori egindakoak hain zuzen. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080718.mp3 Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080717.mp3

Honekin lotuak