Adur Larrea komikigilea Argia astekarian

Argia astekariaren errepasoan azalera ekarritako elkarrizketa nabarmendu du Gorka Peñagarikano kazetariak. Adur Larrea komikigilearen liburu berria, ‘Lurbinttoko ohoinak’ izan dute hizpide. Konbentzio Gerraren amaieraren kokatzen da, 1795an. Errepresioa jasan zuten gerra galtzaile zirenek Lapurdiko kostaldean, Kanbo eta inguru horretan, exekuzioak, espetxeratzeak, desertoreak… Eliza eta pederastia. Urko Apaolazak bildu ditu erreportajean azken urteetan eman diren hainbat aurrerapauso eta ezagutarazi diren hainbat kasu. Eta azkenik, aktualitateari lotuta, ‘soilik bai da bai’ legearen  inguruko elkarrizketa bat. Carla Vall abokatuarekin hitz egin du Saioa Baleztena kolaboratzaileak, genero indarkerian eta zuzenbide penalean aditua da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Sentimenduek koloreak dituzte? Eta musuek?

lr. Ots 25 , 2023
Sentimenduek koloreak dituzte? Eta musuek? Ilargik eta Lurrek iritzi ezberdinekin etorriko zaizkigu, eskerrak amama beti dagoela dena argitzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230225_gaur_ez_dago_eskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak