IRRATIA.COM #121: software librea nahi dugula esanez hasi gara

irra.pngItzuli gara, barriro be estudioan sartuta, ordenadoreak piztu eta barra barra bota ditugu udatik gorde ditugunak. Eta hasi, software librearekin abiatu gara. Txopi izan da gugaz, kanpaina berria aurkeztu eta software librearen onurak aipatuz.
Krisia aipatzen duen BAP!en kantua jarri du gero Ibon teknikariak, krisiaz mintzatu gara gu ere, kapitalismoaren krisiaz eta gezurraz, Bartzelonako hainbat kontu gurera ekarriaz.Albisteak 2.0
Informazioa albisteek ere egiten dutelako, gure albistegi digitala du gure emankizunak. Hemen eta han gertatzen dena, azkar azkar kontatzeko. Eta guk arrapaladan bota ditugu gure albisteak. Gehiago ere sortuko ditugun esperantzaz.

Eta musika librea ere izan da gurean, gaurkoan Musikherria disketxeagaz diskoa atera berri duen Itziarren semeak taldea.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom081001.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Krisiak aztergai

og. Urr 2 , 2008
Finantzaketa eta ekonomi arloetako krisiak AEBetan hasi ziren Luis Guridiren ustez. Azken 15 urteetan ukiezina zen Merkatu librea apurtzen ari da eta orain estatu poteretsuen eskuhartzea eskatzen dute neoliberalek, hainbat negoziok porrot egin ez dezaten. Begibistan dago krisiak Europara heldu direla, baina zaila da Guridiren ustez noraino joko duten jakitea, […]

Honekin lotuak