SOINUGELA: Bluesa egin zuten emakumeak

sister.jpegAzkenean ere lantalde osoa bildu gara gaurkoan, Pedro Elias Igartuaren esanetara. Kemen eta adorez  beterik ekin diogu lanari berriro. Jazz giroan murgildu gara hasieran 3000  Hombres izeneko taldearekin; handik Galiziara egin dugu jauzi Xose Manuel Budiñok 2007ak argitara emandako “Homes” diskoa ezagutzen hasteko. Geroago, Mongoliako doinuak ekarri dizkigu Hanggai folk taldeak, eta folketik aldendu gabe, John Tams ingelesaren “Unity” disko bikaina entzuteko parada izan dugu. Jamaikara ere egin dugu osteratxoa Roy Ellis abeslari mitikoaren ahots paregabeaz gozatzeko. Gero, Afrikara eraman gaitu musikak, Zimbabweko Chiwoniso emakume abeslariaren “Rebel Woman” lana ezagut dezagun.
Azken tartean, “Music Maker, Sisters of the South” bildumaren bitartez, errepaso bikaina eman dio Pedrok  aspaldi samarreko emakumeek eginiko bluesari.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela081002.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: Piztu Gasteiz, Lauroba eta Irati Elorrieta

al. Urr 6 , 2008
Lauroba musika taldea izan da Piperpolisen. Musika talde donostiarrak  ‘Gauri gaurekin’ deituriko lehen lan luzea plazaratu berri duenez, diskoko kantu berriak beraiekin batera ezagutuko ditugu. Bestetik, Irati Elorrieta idazlearekin batera bere eleberria, ‘Burbuilak’, ezagutzera eman dugu. Hainbat narraziok osatzen dute Burbuilak, baina guztiek istorio bat osatzen dute, hirietan bizitzeak, batik […]

Honekin lotuak