Saio honetan animaliak hartu ditugu hizpide eta, haiei buruz mintzatu garen beste zenbaitetan bezala, Juan Ignacio Pérez Iglesias irakaslearen laguntza izan dugu. Oraingoan hotzak eta beroak animaliengan zenbaterainoko eragina duten kontatzera etorri zaigu. Lehen-lehenik, beroa trukatzeko dauden moduez jardun du (eroapena, konbekzioa, erradiazioa eta lurrunketa), eta, horren ostean, homeotermia zer den esplikatu digu. Adibide zehatzen bidez, animalia batzuek beren larruazalaren lodiera hotzera zein berora nola moldatu duten jakinarazi digu, eta agerian utzi du, halaber, zenbait animaliaren gorputz luzakinek hotz-beroekin duten erlazioa. (Argazkia: D-Stanley).
Deskargatu hemen.