Eraso sexisten aurrean mezu irmoa ‘Ez beti da ez’

Ez beti da ez kanpaina aurkeztu dute elkarlanean, Bilboko konpartsak, udalak eta Bilboko hainbat merkatarik.

Mezu argia ‘ Ez beti da Ez , herritarren arreta erakarri nahi dute errespetuan eta askatasunean oinarritutako harreman batzuen alde; eta erasotzat har daitezkeen eta errespetuzkoak ez diren jarrera guztiak baztertzearen alde. Agerraldian Bilboko konpartsen ordezkariez gain Bilboko alkateak ere parte hartu nahi izan du Aste Nagusian eraso sexisten aurkako kanpainaren aurkezpenean eta bide batez hauxe esan du: “Ez beti da Ez’.

Aurreko edizioetan bezala, Udalak  abian jarri du jaien asterako beren-beregi prestatutako estrategia, zenbait ekintza biltzen dituena, mezua are gehiago zabaltzeko. Itziar Urtasunek esan duenez jaietako bederatzi egunetan kanpaina berezia behar da eraso sexisten aurka, udalak herritar guztientzat orokorrean eta zehatzago emakumeentzat, konpartsentzat, ostalaritzaren sektorearentzat eta gainerako gizarte-eragileentzat dituen baliabideak zeintzuk diren azaltzeko,  informazio puntua egongo da Abuztuaren 21eatik 27ra, herritarrek eraso sexista bat gertatuz gero dauden baliabideak zeintzuk diren jakin dezaten.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zenbat segundo irauten du Aste Nagusiak?

ol. Abu 19 , 2016
Zuen erantzunen zain gaude, segundo guztiak bizi nahi izaten ditugu. Ordu, minutu, segundo guztiak biziz,denbora galdu barik… Baina ba al dakigu zenbat segundo irauten dituen Aste Nagusiak? Aste Nagusian lehiaketa martxan jarri dugu, zuen erantzunak jaso nahi ditugu. Bidali zuen erantzunak @bilbohiria Whatsapp: 644499554 Aste Nagusi bukaeran parte hartzaileen artean […]

Honekin lotuak