BASKISTAN: Altan irlandarrak

Altan (Local ground)Oraingo honetan Baskistan irratsaioak Irlandaraino eroango gaitu, Altan folk talde ezagunaren azken diskoa ezagutzera. Disko hau hamargarrena da taldearen ibilbide diskografikoan eta Local Ground (Bertoko lurra) du izena. Altan taldea orain dela 20 urte sortu zen Irlanda iparraldean, Donegal konterrian, eta bide luze horretan Irlandako herri musikak dituen talderik garrantzitsuenetako bat bilakatu da, beste hainbat musikarirentzat erreferentzia eta zutabe dena. Mairead Ni Mhaonaigh abeslari eta biolinjolea dugu taldearen burua. Saioaren bigarren orduan, ohi bezala, beste proposamen ugari egiten dizkigu Mikel Urbeltzek, herri musika hobetoxe ezagutzeko.

Deskargatu gaurko Baskistan saioa: 1.ordua, 2.ordua

Entzun 1.ordua: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan1atala060313.mp3

Entzun 2.ordua: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan2atala060313.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Joseba Apaolaza, Lile ipuin bilduma eta Optikak erakusketa

al. Mar 13 , 2006
Joseba Apaolaza aktorea (argazkian) etorri da Piperpolisera. Duela aste bat Arriaga antzokian estreinatutako Hamlet eta La tempestad (Ekaitza) antzezlanetan parte hartu du berak. Peru Magdalenarekin ere mintzatu gara plazaratu berria duen Lile ipuin bildumaz. Lagunak, gauak, maitasuna, musika, ardoa, koadroak, … Lilura hauexek biltzen ditu Peru Magadalenak ipuin bilduma honetan. […]

Honekin lotuak