IBAIZABAL: Zeanuritik Ubidera galtzadan zehar

zeanuri.jpegDatorren larunbatean, hilaren 8an, Larren Mankomunitatearen 2. Zeharkaldia burutuko dute, Zeanuritik Ubidera Erdi Aroko galtzadan zehar. Duela mende bat baino gehiago Zeanuriko eta Ubideko udalek Larreen mankomunitateko kontuen kitapenerako urtero egiten duten batzarra profitatzen dute antolatzaileek ekimena gauzatzeko, Jon Urrutxurtuk esan digunez. Goizeko 10etan hasiko da 12 km.ko ibilbidea eta eguerdiko ordu batean Udalen batzarra egingo dute. Datorren urtean gauza bera egingo da, baina Zeanuriko udaletxean eta bazkaria zeanuriztarrei ordaintzea egokituko zaie.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081106urrutxurtu.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Erriberako etxea

og. Aza 6 , 2008
Iazko abenduaren 28an BOM Bilboko Okupazio Mugimenduko 40 bat lagunek 7 Kaleetako Erribera kalean 15 urte baino gehiago hutsik zeramatzan erakin handi bat okupatu zuten. 4 hilabete eman zituzten gazteek hantxe bizitzen modu txarrean desalojatuak izan arte.  Erriberako etxeko bizilagun eta auziperatuak diren Eneko eta Urtzik kontatu digutenez, egun gazte […]

Honekin lotuak