MUSIBLA #184: Aitor Rubio, Adrian Perez, Just Mustard, Raul Bernal, SZA, Walt Disco

Aitor Rubio musikariak irekiko du gaurko saioa. Ibilbide luzea duen musikaria da, Euskal Herriko aristarik garrantzitsuenekin lan egin du askotan, orain bere bakarkako diskoa dakarkigu. Argi Izpiak disko dotorea da, ondo egina, erraz jaten zaituena. Pista jarraitu behar zaion musikari betea dugu. Hurrengo gonbidatuak ere bide luzea egina du musika munduan. Adrian Perez 80ko urteetan Mogollón taldean ibili zen eta gerora hainbat proiektutan. Adrianek ez ditu errepide erraz eta zuzenak erabiltzen, mendiko bide bihurgunetsuetatik nahiago du ibili, mingots eta gordinak dira bere abestiak, bere istorioak ere bai. Bihotz handi bat ikusten da Lasai Ederrean honetan bildu dituen abestiotan. Just Mustard izeneko proiektuarekin jarraituko dugu, euren azken grabazioak Heart Under izena du eta soinu ilun eta dentsoak bildu dituzte bertan, disko ederra iruditzen zaigu. Raul Bernal Murtziako musikari/idazle /produktore bat da. Lau abesti bildu ditu Fig. 1 izeneko grabazioan eta bertan istorio barnekoiak eskaintzen ditu. Oso disko interesgarria. Looserren bidetik datorkigun beste ale eder bat Hurrengo gonbidatua SZA izango da. Duela 5 urte atera zuen bere Ctrl, eta orain SOS izeneko grabazioarekin datorkigu. Musika munduan jarraitzeko zalantzak agertu ditu behin baino gehiagotan. Disko honetan 22 abesti bildu ditu, gaur egun batere ohikoa ez dena. Walt Disco izeneko proiektua behin baino gehiagotan ekarri dugu saio honetara, 80 urteetako sintetizadoreen soinua gaurko ikuspegitik erabiliak. Oso disko ederra da Unlearning, disfrutatu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

36 hilabeteko espetxe-zigorra bi antimilitaristari Gobernu militarra “eraisteagatik”

ar. Urt 17 , 2023
Datorren urtarrilaren 24an epaiketa egingo da Bilboko zigor-arloko 5 zenbakiko epaitegian, Bilboko Talde Antimilitaristako (KEM-MOC) bi aktibistaren aurka, Bilboko gobernu militarra «eraisten» saiatzeagatik, 2021eko abenduaren 18an #botakuartela kanpainaren barruan egin zen ekintza baketsu zuzen batean.18 hilabeteko espetxe-zigorra eta 4.500 euroko isuna eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.Bilboko Talde Antimilitaristak (KEM-MOC) dei egiten […]

Honekin lotuak