MUSIBLA #133: Arlo Parks, Don Inorrez, Sueder, TOC, Hypoluxo, Kaserna, TV Priest, Pom Poko

Arlo Parks-en azken diskoak gatibatuta gauzka. Collapsed In Sunbeams lanean bildu dituen konposizioetan dotorezia eta “savoir faire” biltzen ditu tonaka. Estreinako disko biribila zinez. Bide Ertzean taldearen atsedenaldi luzea profitatuz, Imanol Ubedak Don Inorrez proiektua sendotzen dihardu. Bigarren diskoa kalean, pop sutsua, Esku Hutsik lana goitik behera entzun beharreko pieza ederra da. Hurrengo taldeak Sueder du izena eta Gernikatik datoz euren rock biziarekin. 2015ean kaleratu zuten lehenbiziko lana eta orain bigarrenaren ordua dator. Drama Barik izeneko singlearen abestiak entzungo ditugu gaurko saioan. Mungiatik dator hurrengo taldea. Toc izeneko formazioak rock iluna eta berritzailea duten 12 abesti bildu Zidazun euren bilduma luze berrian. Soinu zaindua eta konposizio joriak. Hypoluxo taldearen txanda. New Yorkeko taldeak disko homonimoa kaleratu du duela gutxi. Musibla honetan beste noizbait ere izan dugu entzungai. Asko gustatzen zaigun diskoa da. Mr. Pongo errautsetatik jaiotako proiektu batekin goaz orain. Kaserna taldea. Gelditu da Denbora da euren estreinako diskoa, bertan 8 abesti gihartsu. Diskoa jarri eta zirimola indartsu bezain dotorean galduko zara. TV Priest taldearen musikarekin jarraituko dugu. Uppers diskoa gotorleku bat da, gaurko gizartea zalantzan jartzen duen lan sendoa. Eta bukatzeko Norvegiako talde bat Pom Poko dute izena eta bertako punk rocka-k nolako den erakustera datoz.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bolintxu babestearen alde ehunka lagun atera dira kalera

al. Api 26 , 2021
Supersur zabaltzearen aurkako plataformak mobilizazioak egin ditu larunbat honetan Bilbon, azpiegiturak Bolintxu bailaran sortzen dituen “inpaktuak” salatzeko eta obrak geldiaraztea eskatzeko. Plataformako kideek, eragile sozialekin batera, manifestazioa egin dute 18: 00ak aldera Arriaga Antzokitik, Bolintxu bizirik-Ampliación Supersur ez irakur zitekeen pankarta baten atzean, eta ohartarazi dute “ulertezina” dela “administrazioek ibilgailu […]

Honekin lotuak