SOLASALDIA: Erriberako etxea

2

erribera.jpegIazko abenduaren 28an BOM Bilboko Okupazio Mugimenduko 40 bat lagunek 7 Kaleetako Erribera kalean 15 urte baino gehiago hutsik zeramatzan erakin handi bat okupatu zuten. 4 hilabete eman zituzten gazteek hantxe bizitzen modu txarrean desalojatuak izan arte.  Erriberako etxeko bizilagun eta auziperatuak diren Eneko eta Urtzik kontatu digutenez, egun gazte askorentzat ezinezkoa da gurasoen etxetik ateratzea: horrexegatik okupatu zuten eta orain, Hormibal Promotorak salatuta epaiketa izango dute 20 gaztek datorren urtarrilaren 14an eta dagoeneko, bakoitzari 2.400 euroko fidantza ezarri diete: batzuek ezin dute banketxetik dirurik atera. Bien bitartean, aipatu promotorak luxuzko etxebizitzak eraiki nahi ditu Erriberako eraikin handi horretan.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

2 thoughts on “SOLASALDIA: Erriberako etxea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:Leire Saitua

og. Aza 6 , 2008
Ibarrangelugo Lastarritxun bizi da Leire Saitua. Lau neska-mutilen ama eta duela gutxi beste bat etxean hartutakoa. 2001eko neguan izan genuen Bilbo Hiria Irratian eta “hamar urte barru zertan ikusten duzu zure burua?” galdetuta “kantuan” erantzun zuen orduan berak ere zergatik ez zekiela. Ordutik hiru maketa grabatu ditu eta kantaldiak ematen […]

Honekin lotuak