HIZPIDEA: Hauteskundeen ondoko egoera Katalunian

Aritz Galarraga kazetariak azterketa bikaina egin digu joan den astean Espainiako Gorteetarako hauteskundeek Katalunian izan dituzten emaitzez. Laburpen gisa, esan liteke, PP eta Ezquerra ez, beste alderdi guztiak berdintsu gelditu direla, datuak abenduaren 20ko emaitzekin alderatuz gero. PPk gora egin du eserleku kopuruan, Espainiako emaitzek horretaraturik, seguru asko. Bestalde, alderdi nazionalistek elkarren artean darabilten lehian, Ezquerra atera da garaile, nahiz eta Convergenciakoek diputatu kopuru berari eutsi. Aritzen ustez, Espainian izan den boto banaketa berriak nahikoa baldintzatuko du Kataluniako prozesu subiranista eta, hori ikusirik, zenbaitek, Generalitateko presidentea barne, irtenbidea Kataluniatik bertatik ematea proposatzen du.

Deskargatu Hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Mikel Azpirozen Zuri azken lana

og. Eka 30 , 2016
Mikel Azpiroz piano jolearen azken lana ‘Zuri’ deiturikoa ekarri digu Rafa Ruedak. Pianoarekin soilik grabatutako lana dugu, gau batean eginikoa. Musika pausatua, entzuteko ere lasaitasuna eskatzen duena. Pianoarekin jolasean, berak sortutako izaera atenporala duten pieza bilduma.  Melodia geldiak dira, nokturnoak, berak paraleloan lantzen duen Elkano Browning Cream proiektuarekin sortzen dituenetik […]

Honekin lotuak