IBAIZABAL: Euskalerria Irratiak 20 urte bete ditu

1

Manifestazioa Euskalerria irratiaren alde“20 urte entxuferik gabe” aipatu du baten batek Euskalerria Irratiko egoera (baimenik gabe dabiltza) definitzeko: edonola ere, iragan asteko ostiralean Barañainen egin zuten ospakizuna, lagunek inguratuta. Gai hori ere jorratu du Mikel Bujanda irrati horren zuzendariak egindako kronikan, eta horrekin batera Nafarroako Legebiltzarrean egunotan egiten ari diren eztabaidaren berri ekarri digu. Nafarroan krisia dagoela-eta azken asteetan ERE (Enpresen Enplegurako Erregulazioa) asko gertatzen ari dira, eta sindikalismoa lehen erantzunak prestatzen ari da. Bukatzeko, aste honetan 250 lagun  pozoinduta ingresatu direla Iruñeako Eritetxeetan aipatu digu Mikelek.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081107bujanda.mp3

One thought on “IBAIZABAL: Euskalerria Irratiak 20 urte bete ditu

  1. aupa euskalerria irratia, injustiziari aurre egiten beste 100 urte egin behar badugu lortuko dugu. Noiz arte jarraituko dute hizkuntza ofizial batean irrati normal bat egitea ekintza subersibotzat tratatzen?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: G-20ko bilera eta erantzunak

al. Aza 10 , 2008
Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeak hizpide Iñaki Barcenaren ahotan; heldu den asteburuan AEBetan egingo den G-20 koen bilera eta halaber mundu mailan eta Euskal Herrian egingo diren elgarretaratzeak ere gogoratu dizkigu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak