BERBAZ:Begoñe Olabarria, Orozko aldea berotu gurean

Begoñe Olabarria,
“Hodeien azpian” diska aurkezten aurreko astean Ruper Ordorika Kafe Antzokian eta han topatu Begoñe. Di-da, datorren eguastenean? Ondo. Euskarari lotua bere bizia, bere jarduna beti. AEKn irakasle, bertso-eskolak, kantuzalea, Berbaz elkartean eta “Zer Diño?” aldizkarian ardura-taldean duela 15 urtetik. Juanjo Respaldizaren eskutik heldua eta ibilia… Aldizkaria bertako euskaraz -eta euskera hutsez, beste eskaera bati muzin eginda- eta arrakasta, euskeraz irakurri bako jendeak berbagai dabilelako “Zer Diño?”. Taberna Ibiltariagaz liluratuta dabiz Orozkon, hiru urtez izan dituzte azken aldian eta lagun batzuk batu jakez 2010eko udan Boiseko Jaialdirako bidaian… Elkarrizketak egiten dauz Begoñek berak be, eta hori sano gozatu, entzutearen plazerraz.

Kantuak, Ruper Ordorikarenak biak, “Hodeien azpian” diskan
Mundua biltzen duen oihartzuna (Aiitziber Fuentesi opatua, zubi-lanak egin zittuen berak eta, aipa Iturri !!!)
Onerako da
Erreferentziak:
http://www.aiaraldea.com/albisteak/zer-di-o-aldizkariaren-14-urteurrena-dala-eta-berbaz-kultura-alkarteak-bertso-afaria-antol (Zer diño?-k 14 urte)
http://tabernaibiltaria.es.tl
https://www.youtube.com/watch?v=HL_Yva4efN0 (Boiseko Jaialdia 2010, txalaparta)
DESKARGATU HEMEN!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nafarroako kronika

ol. Urt 13 , 2012
Azken egunetan Iruñean lainopean dabiltzala esan digu Mikel Bujandak: lainopean ere Gastu sozialei dagozkien gaiak Nafarroako Legebiltzarrean. Bestalde, EITB, Iruñean, Etxarri-Aranatzeko alkateen bilkura, Inauteriak eta kulturari lotutako zenbait berri ere ekarri dizkigu Mikelek. DESKARGATU HEMEN.

Honekin lotuak