IBAIZABAL: Zolloko San Martin festak

Atzo astelehenean txupinazoa bota bazuten ere, aurtengo Zolloko San Martin festek egun handi bat ezagutuko dute gaur, Sanmartin egunean hain zuzen. Bilbotik gertu dagoen herri txiki honetan (ehun ta gutxi biztanle) Jai Batzordeak festa euskaldun eta partehartzaileak antolatu nahi izan ditu, Txutxi Ariznabarreta Zolloko Jai Batzordeko kideak kontatu digunez. Gaur, esaterako txerrikia eta erreko ogia dastatuko dute frontoian; ostiral eta larunbatean, aldiz, txokolatada, musika eta magia izango dituzte. Eta igandean, hilaren 16an, Euskal Herriko 3. Lasto Jaurtitze txapelketa. Hilaren 22an bukatuko dira aurtengo festak, Herri bazkariarekin.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Kurkuluxetan umegunea

az. Aza 12 , 2008
Zenbat Garak antolatu eta bultzatzen duen Kurkuluxetan umegunea izan du gaur mintzagai Koldo Zelestino arduradunak. Hasteko, ikasturte berriarekin batera Arte Eszenikoen Haur Eskola aipatu du Koldok, non 130 bat umek Antzerkia, Musika eta Dantza eskoletan dihardute. Bestetik, urrian hasi eta maiatzera arte ia igandero (arratsaldeko 5etan) Kurkuluxetan umeguneak pailazoak, magoak, […]

Honekin lotuak