Zenbat Garak antolatu eta bultzatzen duen Kurkuluxetan umegunea izan du gaur mintzagai Koldo Zelestino arduradunak. Hasteko, ikasturte berriarekin batera Arte Eszenikoen Haur Eskola aipatu du Koldok, non 130 bat umek Antzerkia, Musika eta Dantza eskoletan dihardute. Bestetik, urrian hasi eta maiatzera arte ia igandero (arratsaldeko 5etan) Kurkuluxetan umeguneak pailazoak, magoak, antzerkia etab eskainiko ditu, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako jendearen bitartez. Bilboko eskola batzuetan egiten ari diren lana ere aipatu du, Antzerki Eskola eta saioak hain zuzen. Eta gaiarekin bukatzeko, Anemona, Oskola eta Karramarroi antzerki taldearen emanaldiak izan ditu hizpide: urtea bukatu arte 30 bat izango dira. Bukatzeko, Koldok esan digu salbuespen gutxi kenduta erakunde publikoek (Bilboko udala hasteko) gutxi edo oso gutxi egiten dutela umeentzako antzerkia (euskaraz jakina) sustengatzeko.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.