BERBAZ: Asel Luzarraga, gorri-beltzak irrifar batez

Anarkista, punkia, eta kantari barik ohiularia dela esan digu bere burua aurkezteko, besteak beste. Anarkismoa zer den? Besteak (gizaki, animali, inguru,…) zapaldu barik, libre, etika baten barne bizitzen,… saiatzea. Zaila eta kontraesanez jositako bidea da eta. Etsaiak (norbera etsai nagusi, sarri) sortu munduan korronte kontran, mugak gainditu nahian. Anarkiaren galbahetik pasa ditugu bizitzako adar nagusi batzuk musika eta ospakizuna; espiritualtasuna eta erlijioa; lana,… maitasuna? horrek beste ordubeteko bat behar du, eta laster helduko  diogu BERBAZ, bai horixe! Txilen bizitakoetatik liburu bi bueltan: “Gezurra odoletan” nobela eta laster kaleratzekoa den “Los buenos no usan paraguas” kronika. Baietz azken honie izenburua aldatu :-)! Eta berak horretatik zer ikasi duen? Kartzela ez dela konponbide; barruko guztiek berak bezainbat behar luketela kanpo; alkartasunaren balioa,…

SAIOA DESKARGATU (nahi badozu…)

Kantuak:

  • Anarchy in the USA (Tito Larriva)
  • Alferraren astea (Josetxo Goia-Aribe)

Erreferentziak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Gotzone Butron, Abusu auzo irakurleko liburuzaina

al. Urt 23 , 2012
            Artega ei zegoen bazkaltzera heldu garenean. Zer egin? Argi: ardao apur bat bazkariagaz :-)! Raka-raka atera dira hainbeste kontu interesgarri, eta haietako ale batzuk uhinetara: Abusu Sarean, eskolan “auzo osoa behar dogu ume bakoitza hezteko” sinisten zutelako hasi ei zana; Bidelagun proiektua, auzoko jendea […]

Honekin lotuak