PIPERPOLIS: Laura Mintegi idazlea eta Lendakaris Muertos eta Gertrudis taldeak

Laura MintegiBenetako hiri kulturala da Piperpolis eta bertatik kultura egiten diharduen denetariko jendea pasatzen da astean-astean. Gaurko saio honetan, konparazio baterako, Laura Mintegiri egindako elkarrizketa entzun dezakezu. Argitaratu berria duen Ecce Homo eleberriaz mintzatu zaigu Laura. Baina horretaz ez ezik, Pen Clubaz ere hitz egin digu, bera Euskal Pen Clubeko presidentea denez gero. Lendakaris Muertos talde nafarra ere gonbidatu dugu Piperpolisera. Sortu zirenetik bi urte eskas pasatu badira ere, aste honetan euren bigarren lana aurkeztu dute Se habla en español izenburupean. Diskoak hamasei kanta berri biltzen ditu, aurreko diskoan ageri direnen segidakotzat jo ditzakegunak. Azkenik, esan behar Kataluniatik Gertrudis taldekoak etorri zaizkigula bisitan, egunotan Euskal Herritik dabiltzala eta. Beren eskutik, Kataluniako rumba zuzen-zuzenean entzuteko aukera dugu. Hauetaz guztiauetaz gain, betiko tarteak: John Trolloperen irratinobelaren 18. atala, gomendioak, lehiaketa, … Saioa deskagatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zuzeneko emisioaren kalitatea hobetu dugu

ar. Mai 9 , 2006
Hobekuntza nabaria egin du Bilbo Hiriaren zuzeneko emisioak. Banda zabaleko (96 Kbps stereo) zein modemerako (24 Kbps mono) emisioak dexente hobeto entzuten dira iragan asteazkenaz geroztik. Entzun ezazue Bilbo Hiria webgune honen goikaldean ZUZENEAN dioen tokian klik eginez eta zuen konexioaren eta programaren arabera aukeratuz. Gero, nahi izanez gero, bidaliguzue […]

Honekin lotuak