Lehenengo eta bat, Donostiako Etxekalte aretoan aritzen den Makala DJ edo disko jartzailearen Hondartzan diskoa aurkeztu digu Txuma Murugarrenek. Horren ostean, aurtongo uztailean izango den FIB edo Benicassimgo Nazioarteko Festibala hartu du hizpide eta bertatik pasatuko diren izar nagusien errepasoa egin digu. Honako talde hauek aipatu ditu, besteak beste: proposamen bitaminikoa egiten duen The Dwarves taldearen soinu zaratatsuak; Daniel Johnson edo, Txuma Murugarrenek dioenez, Beatle izan nahi zuen gizona; Carrieren estraineko diskoa; Venezuelan hippy komuna batean jotzen hasi zen Devendra Banhart musikaria; Maximo Park A certain trigger diskoarekin; eta abar.
Musiblaren azken irratsaio deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.