Duela bi aste Bilboko Kafe Antzokian azaro honetako lehen hamabostaldian egongo zena aztertu ondoren, gaurkoan bigarren hamabostaldiaren berri ekarri digu Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko Programazioko kideak. Aste honetan, besteak beste, Kirmen Uriberen “New York-Bilbao-New York” eleberriaren aurkezpen musikatua izan dugu, Urbeltzen Dantza Ganbara eta Joe Bonamassaren kontzertua. Asteburuan Hermano Ele ostiralean eta Ruper Ordoorika larunbatean. Igandeko Kurkuluxetan umegunea pasa ondoren, datorren astean lau kontzertu izango dira: Soilwork asteartean, Albert Pla ostegun eta ostiralean, eta Suediako Opeth larunbatean. Datorren astean ere Kukuxumusu Muuuus Lehiaketa, Gabriel Arestiren Bilbo hitzaldia eta umeentzako Goloka Antzerki taldea izango ditugu.
solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.