Hilaren 25ean munduko hainbat tokitan ospatuko dutena. Deigarraia da gurean gero eta salaketa gehiago jartzen dutela emakumeek, indarkeria sexista dela kausa (Nafarroan esaterako, aurten 3 egunero). Deiane Arrieta Bizkaiko Koordinakunde Feministako kideak kontatu digunez, lehenik eta behin ondo definitu behar da indarkeria sexista zer den. Egoera ikusita, aipatu Koordinakundeak mundu guztiaren inplikazioa eskatzen du arazoa bideratzeko, gizon, judikatura, hedabide, erakunde publikoena… Astearte horretan, ehunka elkarretaratze burutuko dira munduan zehar, eta Bizkaian gutxienez lau, Algorta, Zorrotzan, Durangon eta Bilbon: azken honetan hitzordua arratsaldeko 19:30etan izango da Arriaga Plazatik abiatuta.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.