BERBAZ: Josune Muñoz, literaturan feminismoa errotzen

Garai biziak Josunerentzat. Hasiera gogorragoa izan zen, literatura kritika feminista gurean berria zen orduan, etxera sartu berri den arrotza. Eta kalapita ederrak izan zituzten horren kontura. Pasa dira urte batzuk, bakarrik ibiltzetik Sareinak taldean primeran moldatzera ere pasa… eta gaur onarpen zabala. Eremu horren barruan, eleberri grafikoan zaletu da batez ere Josune.

Sareinen 6. urteurrena ospatu berriko loriatan ezagutu dugu Josune, Maiatz aldizkaria goratu nahi izan dute, haien etxean, gaiarekiko hurbiltasun berezia erakutsi izan dutelako urtetan. Ahozko literatura balioetsi behar dugu gehiago. Hori egiten dugunean, jabetuko gara euskal literaturan aspaldian emakumeek eman izan dutenaz.

Miren Agur Meaberen azkena gogo biziz gomendatu digu: “Kristalezko begi bat”. Eta oso labur joan jaku gaurkoa, baina badakigu laster barriro izango garela Josunegaz Berbaz.

Kantak:

Sorkun (Gizaki hauskorra)
Amaren alabak: fandango-arin arin

Erreferentziak:

skolastika.net ; sareinak.net

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bilboko Kronika

og. Mar 14 , 2013
Metroaren 3. linearen lanak, Auzo Etxeak, Yolanda Gonzalez, Deustuko jaiak eta Etxegabetzeak izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak