Datorren abenduaren 3an, asteazkena, lelo horrenpean hitzaldi didaktikoa emango du Xabier Monasteriok, Kafe Antzokian eta Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Xabierrek kontatu digunez, era didaktikoan eta zenbait argazki zein musika pasarte lagunduta, Gabriel Arestiren zertzelada batzuk emango ditu: hasi bere jaiotzarekin eta bukatu, 41 urte beranduago, bere heriotzarekin. Gabriel Aresti Bilboko Barroeta Aldamar kalean jaio zen, Merkataritza eskolan egin zituen ikasketak, euskaldunberria zen, euskararen batuaren aldekoa eta bultzatzailea, ezkertiarra eta komunista, literatur denetariko generoak landu zituen, baina batez ere poeta, edo hobe esanda, poeta soziala. Xabierrek, Arestiren 3 poema irakurtzen bukatu du gaurko Solasaldia.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.