BERBAZ: Alex Karraskosa, artibista, auzoan, lur-artean, bakean, sortzen

“Dia-Tekhnē” liburuan (2010) batu zituen urtetan ikertutako eta
garatutako praktika artibistak. Asanblada kreaktiboak (/preaktiboak)
eratzen laguntzen du nagusiki, egun, orduko bidea zabalduz. Horrek
beste liburu baterako ematen du.

Artea gizarte osoaren esku jarri nahian. Artea demokratizatu,
demokrazia eraikitzeko. Gizarte eraikuntza bera artelan bihurtuz. Bake
positiboa. Bizitzaren islada dugu gorputza eta espresioa. Auzoa:
ardura kolektiboak dituzten norbanakoen multzoa. Auzolana. Herria
kudeatzeko maneraz: obedituz agintzea. Lur-artea: inoren lurra guztion
lur (komunal) bilakatu: Ean azken udaberrian, Zaldibarren aurki,…

Alexen gogo biziko jardunari buruz entzun nahi? Ordubeteko solas gozoa, Berbaz.

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Hedoi Etxarte 'Sinplistak'

al. Abe 10 , 2012
Gaurko saioan Durangotik ekarritako disko berri batzuk entzuteaz gain Hedoi Etxarte idazle iruindarraren bisita izan dugu. Plazaratu berri du Susa argitaletxearekin batera bigarren poema bilduma ‘Sinplistak’ deiturikoa. Idazteaz eta idatzitakoaz hitzegin dugu idazlearekin. DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak