SOLASALDIA: Elkartzeneko Krisiari buruzko hausnarketa

krisia2.jpegGaurkoan, Elkartzen taldeko Igor Uriarte izan dugu krisia aztertzen. Elkartzen taldeak, pasa den abuztuan hausnarketa egin zuen honen inguruan: hasteko, horien ustez, Kapitalismoak urteak daramatza krisietan; jarraitzeko, horrek prekarizazioa sortu du lan munduan, non gero eta lagun gehiago pobreziaren mugan bizi diren; eta lan mundutik kanpo ere gure gizartearen sektore batzuk muga horretan bizi dira. Egunotan Mendebaldeko gobernuek eta Banku Zentralek krisiari eman nahi dioten konponbidea alde batera utzita, aberastasuna partekatu behar dela diote Elkartzenekoek eta horretarako ezinbestekoa da biltzea, eztabaidatzea, antolatzea…

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081023.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nafarroako bizkaitarrak

og. Urr 23 , 2008
Gabirel Ezkurdia Nafarroako Bizkaitarrak elkarteko kideak bizkaitarrok nafartarrak garela kontatu digu gaur. Are gehiago, zentzu edo irakurketa hirtorizistatik urrun, gaur ere Gabirelen ustez, argi dago jende askorentzat Nafarroa euskaldunen estatua izan dela. Historiari gaurkotasuna emateko asmoz eta historia bera ez ahazteko, azken asteotan 3 ekimen burutu ditu elkarte honek: Berangoko […]

Honekin lotuak