BERBAZ: IDOIA LARRAÑAGA MEDIKUA: DROGA-MENPEKOEI LAGUNTZEN

Droga-arazoak gainditzen laguntzea da gaur egun Idoiaren lana. Bilbo Zaharreko Naja kalean den AUZOLAN zentroan dabil orain, familia-medikua bada ere, normalean psikiatrian berezitutako medikuak ari diren lanean.

Neurriz kanpo hartutakoan eta bakoitzaren izaeraren arabera arazo latza bihur daiteke droga-kontsumoa. Arazoa gainditzeko bide ugari uztartu behar izan ohi da: pertsona bera eta bere inguru-abarrak ezagutzea, medikamentu gogorrak, terapia psikologikoa, talde-lana… eta ohiturak aldatzen laguntzea. Droga menpekotzat jo daiteke bere bizitzaren ardatz droga lortzea eta kontsumitzea bilakatu zaion laguna. Egoera horretan sare soziala berreratzea eta proiektu eta amets pertsonalak berpiztea ezinbestekoa izaten da aurrera egiteko…

Mediku eta laguntzaile gisa duen esperientziatik erantzun digu ordubeteko solasaldian Idoiak sortutako itaunei.

Erreferentziak: http://www.moduloauzolan.org/

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Errepideetako droga frogak

ol. Abe 19 , 2008
Azken bolada honetan EAEko Ertzantzak egiten dituen froga horiek aztertu ditu Martin Barriuso PANNAGHeko (Cannabisen aldeko elkartea) lehendakariak. Martinen ustez, momentuz ez dira oso fidagarriak egiten direnak, kalamu, kokaina, antsiolitiko eta beste pilula batzuen eragina neurtzeko. Argi utzi du droga batzuen menpekotasunean gidatzea oso arriskutsua izan daitekeela, eta momentuz toke […]

Honekin lotuak