Buenos Airesen, Abuelas de Plaza de Mayo taldekoek 118. biloba aurkitu berri dutela iragarri dute, elkartearen fundatzaileetako baten biloba, hain zuzen ere. Ez da hori Fakun Aznarezek Argentinatik azpimarratu digun berri pozgarri bakarra, Resumen Latinoamericano aldizkarian agertutakoen artean: herri maputxearen garaipen judizial bat ere aipatu behar dugu, hilketa egotzita epaitu duten maputxe bat libre utzi dutelako. Eta Argentinatik Kolonbiara: hasteko, Fakun Aznarezek Bakerako Mahai Soziala komentatu du, eta bukatzeko, desagertuta zegoen preso politiko defendatzailea onik agertu dela esan digu.
Honekin lotuak
-
2013/05/31
INKESTA
-
2011/03/21
Piperpolis: Willis Drummond eta Vendetta