Zea Mays taldeak Harro izenburuko lana aurkeztu du, taldea sortu eta 19 urte igaro dira. Izan ere, taldeak 20 urte beteko ditu 2017an eta ibilbide luze hori harrotasunez ospatu nahi izan du. Harro daude egin dutenaz, direnaz eta ondoan dituzten lagunak ezinbestekoak dira euren ibilbidean. Zortzigarren lana argitaratzeko taldeak Garden Records izenburuko diskoetxea sortu du. Oraingoan ere, Dave M. Allen ekoizlearekin aritu da taldea, Da aurreko lanean bezala.
Deskargatu hemen.