Gure Eskuk eta Hamaika Gara ekimenaren inguruan berba egin dugu Amalur Alvarezekin, gaur Euskal Herriko alor anitzetako 24 eragileek komunikabideen aurrean agerraldia egingo dute Bilboko. Uztailaren 3an mobilizazio nazional garrantzitsu bat egingo dugu Bilbon, eta ekintza hau antolatzera eraman gaituzten arrazoiak azaldu eta honi buruzko xehetasunak emango ditugu. Dinamika horrek data nagusi batzuk izango ditu: lehena, asteburu honetan bertan; erreferendumaren aldeko sinadura bilketa «masiboa» sustatzeko, herriz herri kalera irtengo dira. Maiatzaren 22an, herri eta eskualdeetan ekintza ugari antolatuko dituzte, eta uztailaren 3an, Bilbon ibaiaren inguruan mobilizatzera deitu dut erreka gainera oholtza bilakatuko da. Estatus politikoari buruzko erreferendumaren aldeko sinadurak biltzen ari da Hamaika Gara egitasmoa eta bultzada bat eman nahi diote datozen asteetan. Horretarako, herritar bakoitzari erronka bat jarri diote: gaurtik aurrera gutxienez 11 sinadura biltzea.
Deskargatu hemen.