IBAIZABAL: Palestinako Gaza

770 palestinar hil ditu dagoeneko Israelek pasa den abenduaren 27an hasitako sarraskian. Ruben Sanchez Askapenako komunikazio-arduradunak oldarraldi horren irakurketa egin du gaurkoan: azken finean, agerian dago, Israelek nahi duena egiten du. Nazioarteko jarrera eta komunikabide handien papera aztertu ondoren, elkartasuna aipatu du Rubenek: datozen egunetan hainbat elkarretaratze burutuko dira Euskal Herrian (Bilbon datorren igandean hilaren 11an eguerdiko 12etan Arriagan) eta Askapenak zein beste euskal taldek Israeli boikota egitea eskatzen diote euskal gizarteari, horixe baita Palestinatik datorren eskakizuna.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Gas krisia Europan

al. Urt 12 , 2009
Errusia eta Ukraniaren arteko desadostasunak gas krisia sortu du Europan, ekialdean batez ere. Josu Larrinagaren ustez arrazoietatik haratago, krisiak argi erakusten du dependentzia energetikoa: gure “bizimoduari” jarraitzeko petrolio edo gas asko behar dugu, eta horiek hainbat kasutan urrun daude. Edozein arazo dela kausa (desadostasunak, istripuak, erasoak…) egoera jasanezin bihurtu da […]

Honekin lotuak