Abusu ikastola ari da antolatzen, eta maiatzaren 29an ospatuko da, ‘Erro, harri, har’ leloarekin, Bilbon. Musika, dantza eta tailerrak izango dituzte. Guztira 4,2 kilometro eta lau gune izango ditu Bizkaiko ikastolen 40. jaiak. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta hirugarrenez. Abusu ikastolak antolatuta. Atzo eman zituzten egunaren nondik norakoak. Ibilaldia beraz Abusun izango da , aurretik 1994 eta 2001ean ere egin zen eta.Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialdi soil bat, baizik eta urte osoan garatuz doan proiektua. Hala, ikasturte osoan arituko dira elkarlanean, jarritako helburua betetzeko eta pandemia osteko lehen Ibilaldi handi eta normalizatua izateko asmoz. 2022ko maiatzaren 29n ospatuko da Ibilaldia eta familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahiko genuke, ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabalduz.
Deskargatu hemen.