IRRATIA.COM #132: Palestinarekin elkartasuna

2009. urte hau zelan hasi dugun kontatzea alferrikakoa da. Badira hiru aste Gazako herritarrak, palestinarrak, hiltzen ari direla. Israeldar hegazkin, tanke, bonba eta tiroen eraginez hilak ere. Guk, irratian musika eta hitza uztartuz gure elkartasuna igorri gura izan dugu hara. Euskal Herritik Palestinara. Sarea eta uhinak kanaltzat hartuta.
Fermin Muguruzak musika proposamenak igorri zizkigun, DAM, Palestinar raperoak eta Gaza Calling kantua besteak beste. Imanol Muruak Palestina zauritua liburua hartu du hizpide, argitaratu eta 10 urte beranduago. Ibai de Castrok Palestina hesien zirrikituetatik dokumentala eta brigadistaren ikuspegia eskaini dizkigu. Mezuak jaso ditugu sarean, irudiak zabaldu dira… eta sare sozialak, elkartasuna eta salaketa uztartzeko baliatu ditugu. Beste behin.
Orain, sarea baliatuko dugu emankizuna zabaldu eta hedatzeko ere. Horretan lagun izango zaitugulakoan, mila esker guztioi.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Boltxe aldizkaria (19)

og. Urt 15 , 2009
Boltxe aldizkariaren 19. zenbakia, oraingo neguari dagokiona, komentatu du Joseba Izaga aldizkari horren kideak. “Jauntxo mina…langileen minbizia” azalean agertzen den leloari jarraituz Editoriala egin dute langileentzat gogorrak izaten ari diren garai hauen inguruan. Ekonomia arloan, berriz, 2 artikulu aipatu dizkigu Joseba: Anton Borjaren Finantza krisiaz eta Elkartzenek EAEko 2009ko aurrekontuei […]

Honekin lotuak