SOLASALDIA: Boltxe aldizkaria (19)

Boltxe aldizkariaren 19. zenbakia, oraingo neguari dagokiona, komentatu du Joseba Izaga aldizkari horren kideak. “Jauntxo mina…langileen minbizia” azalean agertzen den leloari jarraituz Editoriala egin dute langileentzat gogorrak izaten ari diren garai hauen inguruan. Ekonomia arloan, berriz, 2 artikulu aipatu dizkigu Joseba: Anton Borjaren Finantza krisiaz eta Elkartzenek EAEko 2009ko aurrekontuei buruz egindako kritikaz. Politikan, beste 2 artikulu mintzagai: Jokin Etxebarriari egindako elkarrizketa luzea eta “Ezina ekinez egina” izenburupean idatzitakoa, non Euskal Herriko egoera politikoa, ezker abertzalea, aldaketa politikoa…. aztertzen diren. Bukatzeko, Alfonso Sastreren “Hiru” argitaletxeari iazko Durangoko Azokan parte hartzea  debekatu izana komentatu du Josebak.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Gazako egoera 20 egun beranduago

og. Urt 15 , 2009
“Berun urtua” operazioa duela 20 egun hasi zuen Israelek, eta dagoeneko 1000 palestinar baino gehiago hil ditu. Xabier Aierdiren ustez, historia luzea da, sarraskia ebidentea ere, ahula nazioarteko erantzuna (ahulagoa Europar Batasunekoa) eta afera ulertzeko batez ere bi gauza hartu behar dira kontuan: Israelgo hauteskundeak eta barruko egoera politikoa alde […]

Honekin lotuak