Durangoko Azokako 55. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra. 32 musika taldek parte hartuko dute. Abenduaren 9tik urtarrilaren 7ra arte Azokako online dendan salgai egon diren produktuak liburudendatan eskuragarri egongo dira. Egitasmo berri honek ardatz nagusi bi izango ditu: Plaza eta Denda. Lehenengoa, musika eta zuzenekoekin lotuta egongo da. Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan: Amurrio (Burubio), Gasteiz (Jimmy Jazz), Bermeo (Kafe Antzokia), Bilbo (Euskalduna), Ondarroa (Beikozini), Azpeitia (Sanagustin eta Soreasu), Donostia (Doka eta Dabadaba) eta Atarrabia (Totem). Kontzertuak abenduaren 5etik 8ra antolatuko dira, eta herri bakoitzean bi eguneko egitaraua egongo da. Guztira 32 taldek parte hartuko dute: batzuk ibilbide luzeko bandak izango dira, eta beste batzuk, ostera, lehenengo diskoa atera dutenak. Estilo aldetik ere, aniztasun handia egongo da banden artean: Gatibu, Zea Mays, Nøgen, Dupla, Sua, Brigade Loco, Amorante, Raitx, Gatom, Kaleko Urdangak, Liher, Ene Kantak, Joseba Irazoki…

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Bartomeu Garí (II), Xeixa Aspriva

al. Aza 23 , 2020
Aquesta setmana, escoltarem la segona part de l’entrevista de l’Elisabet a l’historiador mallorquí Bartomeu Garí i descobrirem el grup de Montcada i Reixac Xeixa Aspriva amb la conversa que ha tingut el Marcel amb dos dels seus membres. Asteon Elisabetek Mallorkako Bartomeu Garí historialariari egindako elkarrizketaren bigarren zatia entzun dugu […]

Honekin lotuak