“Berun urtua” operazioa duela 20 egun hasi zuen Israelek, eta dagoeneko 1000 palestinar baino gehiago hil ditu. Xabier Aierdiren ustez, historia luzea da, sarraskia ebidentea ere, ahula nazioarteko erantzuna (ahulagoa Europar Batasunekoa) eta afera ulertzeko batez ere bi gauza hartu behar dira kontuan: Israelgo hauteskundeak eta barruko egoera politikoa alde batetik, eta bestetik Israelek egun gutxi barru AEBetako presidente izango den Obamari bidali nahi dion mezua. Xabierrek ez du batere garbi ikusten nola bukatu ahal den sarraskia, eta gatazka bideratzeko muturrean dauden jarrerak hurbildu behar dituztela pentsatzen du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.