IBAIZABAL: AHTren aurkako elkarretaratzea Urbinan

Udatik hona hainbat gauza gertatu dira Abiadura Handiko trenaren inguruan eta horietariko batzuk aipatu ditu Mila Elortza AHTgelditu Elkarlanako kideak. Leku batzuetan (Goierrin edo Galdakaon) lanak hasi direla, tren horren aurkako mugimendua kriminalizatzeko saiakerak eta batez ere eztabaida sozialik ez dutela ireki aipatu ditu Milak. Inazio Uriaren hilketak barruko eztabaida bultzatu duela esateaz gain, AHT gelditu Elkarlanak biltzen dituen agenteek (Euskal Herriko gehiengo sindikala besteak beste) borroka hori era paketsuan jarraitu nahi dutela gaineratu du. Larunbat honetan, hilaren 17an, elkarretaratze nazionala egitera deitu dute, eguerdiko 12etan Urbinan (Gasteiztik gertu); gero, herri bazkaria eta festa izango dira Gasteizko Alde Zaharrean, Musikherriarekin batera.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: AHTren aurkako manifestazioa jazarria

al. Urt 19 , 2009
Pasa den larunbatean Urbinan AHTgelditu Elkarlanek deituta burutu zen elkarretaratzean milaka lagunek hartu zuten parte, baina lanen eremuan ehunka pertsonek egin nahi izan zuten okupazio sinbolikoak Etzaintzaren erantzun bortitza eta neurrigabekoa eragin zuen: 8 lagun atxilotuta, dozenaka zaurituta, ehunka identifikatuta… Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kideak azaldu […]

Honekin lotuak