SOLASALDIA: AHTren aurkako manifestazioa jazarria

Pasa den larunbatean Urbinan AHTgelditu Elkarlanek deituta burutu zen elkarretaratzean milaka lagunek hartu zuten parte, baina lanen eremuan ehunka pertsonek egin nahi izan zuten okupazio sinbolikoak Etzaintzaren erantzun bortitza eta neurrigabekoa eragin zuen: 8 lagun atxilotuta, dozenaka zaurituta, ehunka identifikatuta… Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologista Martxan taldeko kideak azaldu duenez. Erakunde publlkoentzat eta hedabide handientzat AHTren inguruan ez dago zalantzarik, egin egingo da eta kitto: are gehiago, kontuan hartuta larunbateko sarraskiaren proportzioa, komunikabide batzuek Barne Sailaren oharra baino ez dute plazaratu, inolako egiaztatzerik egin gabe. Edozein kasutan ere, antolatzaileek elkarretaratze hori positiboa izan dela pentsatzen dute. Solasaldiaren azken partean, Muskizen Coke plantari buruzko herri-galdeketa egin nahi dutela kontatu digu Iñakik.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Arnaldo Otegi elkarrizketatua

al. Urt 19 , 2009
Horixe izan da Patxi Gaztelumendik gaurko “Bide gorritik” atalean jorratu duen gaia. Hiru kazetari esanguratsu eta 600 bat lagun izan ziren Donostiako Kursaalen pasa den larunbatean eta elkarrizketa luzeari erantzun zion Otegik hainbat gai ukituz: egoera politikoa, Bloke bat sortu beharra, estatuaren aurkako borroka politikoa, hauteskundeak, presoak, krisia, Gaza, Obama […]

Honekin lotuak