Erredakzioa La Taller gunearen hedapena da. La Taller eta Erredakzioa, aurrez aurre, Bilboko Solokoetxe auzoko Iciar Maisua kalean kokatuak daude. Erredakzioa Kazetaritza, artea eta inprenta lotzen duen proiektu kulturala dugu, Tania Arriaga Azkarate arduradunak eman dizkigu azalpenak gaurko saioan. Proiektu bien arteko lotura teknika grafiko eta inprentaren teknologien erabilpena da. Erredakzioaren helburu, testuak ekoizteko eta hedatzeko bulego gisa planteatzen da. Testuak burutzeko, inprentaren munduan jadanik erabiltzen ez diren makina eta baliabideez hornitu da. “Minerva” deituriko makina martxan jarri dute. Idatzizko generoen artean, Erredakzioa egitasmoak, kazetaritza aukeratu du. Larunbatean inaugurazioa izango dute eta ekainean lehenengo aldizkaria argitaratzeko asmoa dute.
Deskargatua hemen.