Aurtengo martxoan bi izar distiratsu itzali dira musikaren izartegian: Pio Leyva (argazkian), son montunoaren azken erregea eta Ali Farka Toure, Afrikako bluesmana. Hori dela eta, omenaldi xume bana eskaini die biei Pedro Elias Igartuak. Hori egindakoan, Soinugelan nagusi izan ohi den aniztasuna eduki dugu: countrya, Van Morrisonen Pay the Devil (Deabruari ordaindu) diskoaren bidez; jazza, Bilboko Four Friends laukotearen Dzanga diskoa entzunez; bluegrassa, AC/DC mitikoaren musika estilo honetan egiten duen Hayseed Dixie taldea ezagutuz; rancherak, kantu hauek molde berrietan emanez Lila Downsek kantariak atera duen La Cantina (Taberna) diskoa aurkeztuz; surf giroko musika, Bilboko Kafe Antzokira apirilaren 27an etorriko den Los Coronas taldearen azken diskoaren bitartez; edo Hegoaldeko soul gordina, Bettye Lavetteren ahotsean.
Soinugela-ren azken irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela1atala060330.mp3
Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela2atala060330.mp3
Aspaldiko Pedro!
Sospresea hartuko zendun e?
Ba jakin eizu badirela pare bat aste zuen programa entzuteko aukera izan dodala. Interneten bidez, noski.
Egia esan disfrutatu egiten dot zuen aukeraketak entzunez. Ikasi be asko, baina disfrutatu eskanadaloa disfrutetan dot (Ali Farka. Van M., kubatarrak…)
Bueno, ba horixe, segi holan ze aurrerantzean badekozue beste entzule finko bat internetetik besterik ez bada be. Ia laster alkar ikusten dogun (eta ez instien).
Agur eta goraintziak hortik.
Mille esker
Juantxu