Euskaraldia lantzeko unitate didaktikoa sortu dute Ikastolen elkarteak eta AEKk. Horrez gain, Irrien aldizkariak, ariketa soziala ardatz monografikoa egin du. Unitate didaktikoak ikasleei euskaraldiaren berri emateko helburuarekin sortu dira. Hizkuntza ohituren eragiteko xedea duen ariketa soziala hezkuntzaren didaktikatik ezagutu eta lantzeko aukera izango dute.
Igandean jokatu zen Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken kanporaketa Berriatuko frontoian, bertan Oihana Bartra bertsolariak lortu zituen puntu gehien eta finalaurrekoetarako txartela lortu zuen. Erlantz lankidea bertan zian zen eta bertsolarien balorazioak ekarri dizkigu. Bost kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetan zerrenda. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181106_erlantz_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.