SOINUGELA: Kafe Antzokiaren ibilbide musikala

Pedro Elias Igartua musika kritikariak segimendu zehatza egin du hasieratik Bilboko Kafe Antzokiaren ibilbide musikalaz. Makina bat kronika eta artikulu idatziak ditu bertan ikusitako kontzertuen gainean eta makina bat informazio batuak ditu beraietan. Gainera, urteak dira Pedro Elias Igartuak Kafe Antzokiari zeharo lotuta dagoen Bilbo Hiria irratian Soinugela izeneko musika irratsaio bikaina zuzentzen duela. Kafe Antzokiaren itxiera bidegabearen berri izan bezain laster, elkartasun keinu gisara, gure aretoa berriz zabaldu arte, saio guztiak hamahiru urteotan Kafe Antzokitik pasatu diren musikariei eskaintzeko erabakia hartu du Pedrok. Hona hemen, bada, orain arte egin dituen lau saioak.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: "Itsasoaren alaba" eta Oroimenaren eguna.

ol. Ots 6 , 2009
Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu Oroimenaren historikoa lantzeko asmoz. Hasteko, Haize Goikoetxeak urte ta erdi zuen GALek Mikel Goikoetxea (bere aita) hil zutenean Donibane Lohizunen. Nerabean hasi zen Haize galdezka, barruraino sartuta zeukan mina azaleratzeko. Duela zenbait hile Josu Martinez lagunari Mikel Goikoetxearen bizitzari buruzko dokumentazioa biltzea proposatu zion: eta […]

Honekin lotuak