Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu Oroimenaren historikoa lantzeko asmoz. Hasteko, Haize Goikoetxeak urte ta erdi zuen GALek Mikel Goikoetxea (bere aita) hil zutenean Donibane Lohizunen. Nerabean hasi zen Haize galdezka, barruraino sartuta zeukan mina azaleratzeko. Duela zenbait hile Josu Martinez lagunari Mikel Goikoetxearen bizitzari buruzko dokumentazioa biltzea proposatu zion: eta hortik atera da bihar Bilbon eta Gernikan estreinatuko duten “Itsasoaren alaba” dokumentala. Solasaldiaren bigarren zatian Martxelo Alvarez Ahaztuak elkarteko kideak bihar Gernikan antolatu duten “Oroimenaren eguna” izan du hizpide: bertan, besteak beste, omenaldia egingo diete hainbat gudariri, gero herri-bazkaria burutuko dute eta aipatu dokumentalaren ostean kontzertua izango da Elai Alai aretoan.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.